GURE PEÑAKO URTEKO BAZKARIA
Datorren EKAINAREN 1ean, larunbata, Usansolo Gure Herria Athletic Peñako herri bazkaria antolatuko dugu Unkina plazan.
Egitaraua hau izango da:
10:00 Plazaren prestaketarekin hasi (mahaiak, apaingarriak...)
11:00 Hamaiketakoa
12:30 Poteoa herritik zehar, trikitixarekin.
15:00 Bazkaria plazan.
16:30 Opari zozketa.
17:00 Mus, zezen mekanikoa, igela, herri kirolak, dardoak eta gehiago... eta sari banaketa.
Arratsaldea girotzeko bazkal ostean eta arratsaldeko poteoan Trikitilariekin kontatuko dugu.
OHARRA: Egun osoan zehar puzgarri bat egongo da txikientzat!!( 13:00-15:00 eta 16:00-19:00)
Bazkariaren prezioa:
15 euro nagusiak eta 5 euro umeak!!!
OHAR GARRANTZITSUA: kirol egunaren bazkaria EZ BAZKIDEEI irekia izaten da ere, baina hauentzat prezioa 25 Euro NAGUSIAK eta 13 Euro UMEAK izango da.
Izena emateko:
MAIATZAK 21 asteartea eta 24 ostirala, arratsaldeko 19:00ETATIK 20:00ETARA TXAPELENAN.
Anima zaitez etat etorri bazkarira, ondo pasatuko dugu!!